Contacto // CONTACT 

lasalart@gmail.com

 

         

123 Street Avenue, City Town, 99999

(123) 555-6789

email@address.com

 

You can set your address, phone number, email and site description in the settings tab.
Link to read me page with more information.

Konpainia

Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko LASALA konpainiak 10 urte beteko ditu. Jakinekoa da, 2013an sortu zenetik, 2013an sortu zenetik, hizkuntza propioa sortu duela, oso fisikoa, non zehaztasunak eta teknikak dir-dir egiten duten, dinamikoa, indartsua, egungo garaietara eguneratua, eta estetika bat non modaren, zinemaren, argazkigintzaren eta diseinuaren azken joerek eragina duten sorkuntzetan. Ibilbide bizi eta aberasgarria egin du eta, horri esker, koreografia-hizkuntza sendoa lortu du ezbairik gabe, konpainiaren zeinua dena. 

 

Konpainiaren lanen bitartez ikus daiteke LASALAren bilakaera. Sortu zenetik, horrenbeste sari jaso dituen formatu txikiko HOOKED bikotearekin eta DEAD izeneko formatu handiko azkeneko laneraino, errepikatzen diren estetika iraunkorrak eta bilakaera fisikoa daude, baina, aldi berean, kalitatezko zigilua ere badago, eta begirada koreografikoaren etengabeko aurrerabidea.

Konpainiak bere lana aitortua ikusi du bai Euskadin, bai Espainiako Estatuan, bai Europan (Alemania, Frantzia, Hungaria, Erresuma Batua), baita Taiwan, Hego Korea edo Kanada bezalako herrialde urrunetan ere, LASALA proiektu koreografikoaren uhinak iritsi diren tokiraino, non sari ugari lortu dituen. Horietako batzuk, dantza ez ezik, ekoizpenaren eta bere irudiaren zaintza estetikoa ere baloratuz, hala nola, Lehen saria Concours Chorégraphique Contemporain Jeunes Compagnies – Les Synodales, Sens – en (Frantzia), lehen saria Alcobendas Hiriko Dantza eta Arte Eszenikoen Nazioarteko IX. Lehiaketan, Luxury Awards Jaialdiaren saria Premium Korporazio Kanpainako HIZKUNTZAREN ERABILERA ONENAREN kategorian (LAUESKU), publikoaren saria Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Feriako Dantza Ikuskizun onenaren atalean, Euskadiko Kale Ikuskizun Onenaren saria Umore Azoka Leioan, dantza-ikuskizun onenaren saria Valladolideko TACen.

LASALAren lanak:

2023 << SHINE

2023 >> LASALA 10 URTE

2021 >> ALIVE

2020 >> DEAD

2019 >> FIGHT

2018 >> LUZ

2017 >> I U

2017 >> FEMALE

2017 >> M I C R O C L I M A T E

2016 >> N O W

2016 >> TRIP

2015 >> LAUESKU 22

2014 >> LAUESKU

2014 >> HOOKED(still)

2013 >> HOOKED